You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Babeslea: Babesle: Iberdrola
Babeslea: Babesle: Iberdrola
-

Francis Bacon Farmleigh etxearen aurrean,
Abbeyleix-en,Laois konderrian, Irlandan, 1924
© The Estate of Francis Bacon
Eskubide guztiak jabedunak dira
DACS/VEGAP, Bilbo, 2016

-

Perter Lacy (beharbada Ostian, Italian), 1954
© The Estate of Francis Bacon
Eskubide guztiak jabedunak dira
DACS/VEGAP, Bilbo, 2016

-

John Deakin, Lucian Freud ohean, 1964
© The Estate of Francis Bacon
Eskubide guztiak jabedunak dira
DACS/VEGAP, Bilbo, 2016

-

George Dyer barruko arropatan Francis Baconen estudioan, 1965 
© The Estate of Francis Bacon
Eskubide guztiak jabedunak dira
DACS/VEGAP, Bilbo, 2016

-

Francis Bacon, Autorretratua Polaroid bidez, 1970
© The Estate of Francis Bacon
Eskubide guztiak jabedunak dira
DACS/VEGAP, Bilbo, 2016

-

Colony Room-eko kideak, 1983 
© The Estate of Francis Bacon
Eskubide guztiak jabedunak dira
DACS/VEGAP, Bilbo, 2016

-

John Edwards, Francis Bacon margotzen, 1984
© The Estate of Francis Bacon
Eskubide guztiak jabedunak dira
DACS/VEGAP, Bilbo, 2016

Artista

Francis Bacon

Dublín, 1909 - Madrid, 1992

1910

Francis Bacon Dublinen jaio zen 1909ko urriaren 28an. Irlandan bizi zen baina han inolako sustrairik ez zuen familia ingeles dirudun bateko bost anai-arreben artean bigarrena izan zen.

1920

Baconek Berlinen izan zuen ordura arteko kultura-bizipen zirraragarriena. Han ikusi zuen ziur asko Sergei Eisensteinek 1925ean zuzendu zuen Potemkin korazatua; hamarkada asko igaro ondoren filmak Bacon gaztearengan izan zuen eragina azaleratu zen haren lanean.

Ondoren Frantziara joan zen bizitzera eta bertan ikusi zuen Nicolas Poussin margolariaren Errugabeen sarraskia (ca. 1628–29). Eragin handia izan zuen Baconengan: koadro horretan amak, etsi-etsian, bere haurtxoa babesteko garrasika dago; irudi hori betiko gogoratu zuen.

Pariseko Galerie Paul Rosenberg-en Picassoren marrazkien erakusketa bat ikusi zuen 1927ko udan eta horren ondorioz artean buru belarri aritzea otu zitzaion. Marrazkiak eta akuarelak egiteari ekin zion haren kabuz, gidaritzarik gabe.

1930

Londresen lehen olio-pinturak egin zituen. Roy de Maistre artista australiarra izan zuen gidari; olio-pinturak erabiltzeko hainbat gomendio eman zizkion esperientziarik gabeko artistari. Lehen mezenasetako bat Eric Allden gizon diruduna izan zen; bi urtez bikote izan ziren. Ondoren Eric Hall-ekin harremana hasi zuen, ezkondutako gizona; 1950eko hamarkadara arte diruz lagundu zuen Hallek.

Baconek lehen lan guztiz orijinala egin zuen 1933an: Gurutziltzaketa. Koadro txikia zen, mamu-itxurako giroa zeriona. Sir Michael Sadler bildumatzaileak erosi zuen.

1936ko udan ez zituzten Baconen lanak onartu Londresko Nazioarteko Erakusketa Surrealistan, ez baitziren “nahikoa surrealistak”.

1940

1943. urtearen amaieran, Bacon kale mailako etxe batera aldatu zen, Cromwell Place kaleko 7. zenbakian, South Kensington auzoan. Bertan amaitu zuen nazioarteko ospea eman zion artelana: Gurutziltzaketa baten oineko gisa irudietarako hiru estudio (1944).

Erica Brausenen Hanover Gallery-rekin egin zuen lan 1948 eta 1958 artean.

Burua I (1948) lana, grisez eta beltzez margotua, ondorengoen aurrekari bikaina izan zen: ordutik aurrera mihisearen alde “okerrean” margotu zuen Baconek, hots, inprimaziorik ez zuen aldean; izan ere, ohartu zen gogoko zuela bertan margotzea, emaitza biziagoa baitzen, testura gehiago ematen baitzion lanari eta pintura geruza finagoak xurgatzen baitzituen mihiseak. Teknika hori betirako baliatu zuen.

1949an Baconen erakusketa bat antolatu zuen Hanover Galleryk. Aurkeztutako lanen artean Burua VI (1949) nabarmendu zen —kapa sentsual morea zela eta—, Velázquezen Inozentzio X.ena aita santuaren erretratua (1650) lanaren bariazio bat. Baconek maisulan horren kopiak baino ez zituen begiratu, baina 1950eko hamarkadan gai hori behin eta berriz jorratu zuen, modu obsesiboan; 1960ko hamarkadan ere aldiro-aldiro horretan lan egin zuen.

1950

1951n eta 1952an hainbat bidaia egin zituen Baconek Hegoafrikara, herrialde horretan bizi baitzen ama aitaren heriotzaz geroztik. Ikusitako animalia basatiek liluratu zuten. Bidaia horietako batean, itzuleran, Kairotik igaro zen; Baconek oso miresten zuen egiptoar artea eta ezerk ez zuela gainditu ere esan zuen.

Baconek biluziak modu argiago batean adierazten hasi zen: Bi irudi (1953) laneko poseak egiteko Eadweard Muybridge-ren Giza irudia mugimenduan (1901) liburua hartu zuen abiapuntutzat. Artistak baina, bere egin zituen irudiok: eraldatu eta sexualtasuna agerian jarri zuen.

1954an Veneziako Bienalaren Britainiar Pabilioian erakutsi zituen lanak, Ben Nicholson eta Lucian Freud artistekin batera.

New Yorkeko lehen bakarkako erakusketa egin zuen 1953an, Durlacher Brother galerian; Pariseko lehena 1957an izan zuen, Galerie Rive Droite galerian.

1956an, Marokorako bidean, lehen aldiz bisitatu zuen Madrilgo Museo del Prado.

1957rako, Baconek pintatzeko teknika aldatu zuen, bai eta kolorea emateko modua. Van Gogh-ek eragindako lanak egin zituen; horrez gain, inspirazio-iturri izan zituen Chaïm Soutine-k Céreten egindako pinturak eta Marokoko argi distiratsuak. Lan horiek guztiz apurtzen dute 1950eko hamarkada hasierako sorgindutako irudiekin eta atzealde ilunekin; apurketa hori betirako izan zen.

1958ko urrian Marlborough Fine Art-ekin kontratu bat sinatu zuen.

1960

1961ean, Reece Mews kaleko 7. zenbakiko etxe batera aldatu zen (South Kensington auzoan), antzinako gurditegi batera. Estudio berria bizitzako gune garrantzitsuena bihurtu zen: lehen eskala handiko triptikoa egin zuen, Gurutziltzaketa baterako hiru estudio (1962).

1963. urtearen amaieran, George Dyer azaldu zen Baconen bizitzan eta hamarkada horretako pinturetako gaietako bat bihurtu zen. Argazkiak berebizikoak bilakatu ziren. John Deakin argazkilariak Dyerri eta lagun hurbilei ateratako argazkiak erabili zituen batez ere.

Bizirik zegoen eta miresten zuen artista bakarretako bat izan zen Alberto Giacometti. Lagunak izan ziren.

1970

1971n Dyer hil egin zen, alkohol eta barbituriko gaindosia hartu ondoren; Baconek bi egun geroago Pariseko Grand Palais-en atzera begirakoa ireki zuen. Baconek dolu mingarria hainbat pinturatan islatu zuen.

Hamarkada honetan Parisen egonaldi luzeak egin zituen artistak. Bertan estudio bat izan zuen 1975etik aurrera.

1970eko hamarkadaren erdialdera, John Edwards ezagutu zuen, Londresko East End auzoko gazte xarmagarria; bien arteko harremana aita eta semearena modukoa izan zen. Edwardsek gerora dohaintzan eman zuen artistaren estudioa Dublineko, Baconen jaiotza-hiriko, Hugh Lane Gallery erakusketa-aretoari.

1978an estreinako aldiz erakutsi zuen haren lana Espainian, Fundación Juan March-en (Madril) eta Fundació Joan Miró-n (Bartzelona).

1980

Mundu guztian aurkeztu ziren Baconen erakusketak, bakarkakoak zein atzera begirakoak, besteak beste, Tokion, Kioton eta Nagoyan 1983an eta Washingtonen 1989an.

Bacon berriz ere paisaiak egiten hasi zen eta lengoaia piktorikoa sinplifikatu zuen; oinarri oinarrizko elementuak baino ez zituen gorde.

1990

Bizitzako azken urteetan, osasun txarra izan arren, Baconek harreman kartsua izan zuen 1987an ezagututako espainiar gazte jantzi batekin. 1990ean Museo del Padron Velázquezen atzera begirakoa ikusi zuen. 1992an Madrila itzuli zen, bertan larri gaixotu zen eta ospitaleratu zuten. Apirilaren 28an zendu zen, bihotzekoak emanda.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean